2019/12/01

TOPIC-EKO LAGUNEKIN BIDEOKONFERENTZIA


Gipuzkoako Foru Aldundiko, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentua eta Tolosako Txotxongiloen Zentro Internazionalaren, TOPICen eskutik, GAINZURI eskolako 2.mailako ikasleok ingurumenaren inguruan kontzientzia hartzea helburu duen proiektuan parte hartu dugu.
Hondakinen prebentzio, berrerabilpen eta birziklapenaren inguruan Mariona txotxongiloaren laguntzaz lanketa sakon bat egin ondoren, gaur egungo gazteek teknologiarekin duten harremanari etekina atera nahian, berrerabilitako materiala erabiliz, txotxongilo bat egin dugu bideokonferentzia bidez TOPICekin batera.
ZENBAT IKASI DUGUN ETA ZEIN ONGI PASA DUGUN!!!





Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundiak eta TOPIC

2019/05/16

ASPACEKOEKIN HARREMANETAN





Gainzuriko bigarren mailako ikasleak auzoa ezagutzeko proiektuaren baitan Aspacekoekin elkartu ginen, bertan egiten duten lana ezagutzeko eta elkarrekin jolasak egiteko. Gozatu ederra hartu genuen!

2019/04/11

AUZOKO PLANOAK

Proiektuari amaiera emateko,eskolako auzoko maketak egin ditugu plastilinarekin eta elkarri azaldu dizkiogu. 
Orain oso ondo ezagutzen dugu gure auzoa eta baita bizitza osasuntsua izateko eskaintzen dizkigun aukerak!


2019/03/28

ALDAPAN GORA AUZORIK AUZO

Proiektu berriarekin hasi gara: aldapan gora auzorik auzo. Horretako eskolako auzoa ezagutzera atera gara eta bertako txoko guztiak miatu ditugu.